Ekitaldiak
Gangas eguna - Zalla
Ez dirudien arren… hemen jarraitzen dugu!
Astelehen honetarako Zallako Gangas Egunara gonbidatu gintuzten aurten Tipula Morea omentzeko. Eta nola egin genuen homenaldia? garagardo batekin noski! erotuta gaude!
Fer gure laguna elkarrizketatu zuten elcorreo.com aldizkariarentzat:
Garagardo moduan edateko aukera ere egon da, Bizkaiko Etxeko Garagardogileen Elkarteak okasiorako egindako ekoizpen esklusiboari esker. “Ohiko osagaia da, baina ukitu bat izatea lortu dugu, eta zapore ona duela”, esan dio Fernando Sánchezek egunkari honi.
Ekitaldiak
Dastaketa: Saison
Poliki-poliki, estilo konkretu baten inguruko gargagardoen dastaketekin jarraitzen dugu. Oraingoan 13 lagun elkartu ginen, haietako bi bazkide ez zirenak (errepika dezatela espero dugu :) ). Berriz ere, eskerrik asko Tegobiko jendeari, tokia lagatzeagatik.
Oraingo honetarako, Saison estiloa hartu genuen ardatz moduan, gure kide askori ilusio handia egin zien aukera. Garagardo estilo honek nekazal edo landa-izaera du, pikantea izateagatik eta bere legamia profil bereziagatik ezaguna da, etxeko garagardogileentzat erronka zirraragarria bilakatuz.
Ekitaldiak
Garabardo Etxeko Garagardo Lehiaketa 2022
“Legamia” Bizkaiko etxeko garagardogileen elkartetik Homebrew lehiaketa bat antolatuko dugu irailaren amaieran Bilbon ospatuko den “GaraBardo” garagardo azokaren jardueren barruan.
Oinarriak eta gainerako antolakuntza lantzen ari gara. Momentuz aurreikusten dugu izen ematea merkea izango dela, 5€ (deskontuekin ACCE eta/edo Legamiako bazkideentzat.
BJCP 2015 gida erabiliko da eta bi kategoria egongo dira.
Egungo mundu zelta:
SCOTTISH ALE 14A. Scottish Light 14B. Scottish Heavy 14C. Scottish Export 15.
Ekitaldiak
Bueltan gara
Gauzak hobetzen doazenez, jarduerak antolatzeari jarraipena eman nahi diogu Legamia elkartetik.
Baduela aste batzuk bazkide eta ez-bazkide batzuen artean Flandes Red estiloko elaborazioa egin genuen eta orain fermentatzen ari da ardo beltzeko upelean. Dena ondo badoa, post berria idatziko dugu aurrerago.
Horrez gain, Drunken Bros-en taproom-ean estilo kata berria antolatu dugu azaroaren 20an, pandemia aurretik egin genuen Black&Deep elaborazioa dastatu eta konparatzeko. Pandemian zehar bideo-kata egin arren, aurrez-aurre prestatu dugu oraingoan.
Ekitaldiak
2021eko homebrewer inkesta
Orain dela aste batzuk hainbat bidetatik inkesta bat bota genizuen. Ideia hau Brülosophy-tik dator, dagoeneko hainbat urte baitaramate antzeko inkestak egiten eta horrela arlo ezberdinetan emandako joerak ikusteko gai dira. Gauza bera egin nahi dugu guk ere bai eta datorren urtean errepikatzea espero dugu.
50 pertsona inguruk lagundu gaituzte zuon erantzunekin eta, ondorioz, txosten hau aurkez diezazuekegu.
«Zer gustatuko litzaizuke elkarteak antolatze?» atalak asko lagunduko gaitu ekitaldiak prestatzerako orduan (nahiz eta oraingoz alarma-egoeraren eta mugaketen menpe egon).
Ekitaldiak
Hau ez duzu komunikabideetan irakurriko
Orain dela gutxi Sara Intxaurtieta, UPV/EHUko kazetaritza ikaslea, gurekin jarri zen harremanetan artisau garagardoaren mundua ikertzen ari zela eta, etxean garagardoa egiten dugunon ikuspuntuan interesa zuelarik.
Berarekin batera, etxeko garagardoaren munduko hainbat alderdi eta moden inguruan egin genuen berba, eta baita etxeko- eta artisau-garagardoen eta garagardo industrialen arteako aldeez ere.
Irudian klik eginez deskarga eta irakur dezakezu. Goza dezazula espero dugu!
Ekitaldiak
Inoiz baino etxekoago
Badirudi atzo izan zela etxean geratu behar ginela esan ziguten eguna, baina urtebete baino gehiago igaro da jadanik.
Elkartearen eskutik, indar handiz hasi ginen ia asteroko dastaketa birtualak egiten auzoko supermerkatuan topa genezakeen garagardoekin: Paulaner, Chimay, Guinness … Ez da aurrez aurre ikustearen ordezko, baina ahal genuena egiten saiatu ginen, eta zein ondo pasa genuen!
Horrez gain, garai gogorrak ere bizi ditugu: legamia garagardoa egiteko erabili ala ogia egiteko modan parte hartzea aukeratu behar izan baikenuen.
Ekitaldiak
Koarentena garaian egiteko ideak garagardoaren inguruan
Garai arraroa bizitzea tokatu zaigu Covid-19aren ondorioz. Etxean geratu behar gara eta elkartearen izenean “etxe” hitza dugunez, hemen utziko dizkizugu egun hauetan egiteko hainbat ideia konfinamendua entretenigarriago bihurtzeko:
Korniak eta beste ekipamendu guztia garbitu (ez zara libratuko). Lehengai ezberdinen inbentarioa egitea (maltak, lupuluak, legamiak, materialak, e.a.) Errezetak egiteko online topa ditzakegun software ezberdinak erabiltzen ikasi/hobetu. Eta horretan zaudelarik, errezeta berriak sortu geroago praktikan jartzeko. Lote txikitan gauza berriekin esperimentatu edota beste fermentatuekin saiatu (ezti-ura, ogia, txukruta edo saltsa mina, adibidez).
Ekitaldiak
Tito Blaseko mustioaren dastaketa
Urtarrilaren 18an Tito Blasekin batera egindako ekintza bukatu genuen, nola eta babarrun jana batekin Tegobin.
Mustio berdinetik ateratako 20 garagardo, guztiz ezberdinak ziren 20 ideia. Onena eta txarrena aukeratu genuen, asko ikasi, hobetu eta ondo pasatzeko gogoarekin beti.
Dastatutako garagardoak hauek ziren:
US05 Lager Kolsch Lager SIN Legami basatia Legami lituaniarra US05 - mahaspasa eta ron Kveik US04 - kafe eta kakao Us05 - Kardamomo Lacto + Pedio + Bret ESB - Tomate zukua eta gatza US04 - EKG dry-hop T58 - kalabaza, azukre beltza, kanela, banilla, intxaur muskatua, Jamaicako piperbetlz eta piperbetlz gorria FM21 - Lager + Jengibre eta kanela FM21 - Arrosak eta eztia M41 - Piper minak US05 - Mango eta azukrea Anana eta vic secret dry-hop Nottingam - La Verako piperauts Errepikatzeko irrikitan!
Ekitaldiak
Lehen bozketak Match Beer ACCE
Garagardoen aukera eginda! Aurten, gutxienez, pasadan urteko emaitzak lortuko ditugu. Gure aurkariak ez dute zereginik!