Estilo-katak: English Bitter
Facebooken iragarri genuen bezala, pasadan igandean Algortako Txinuk tabernan elkartu ginen English Bitter estiloko kata egiteko asmoarekin.
Lau garagardo komertzial dastatu genituen: Bombardier Beer, Fuller’s,Young’s Beer eta Mala Gissona eta Drunken Bros-en arteko lankidetza bat.
Partaide batzuk euren etxean egindako hainbat garagardo ere dastatu genituen, eta aitortu behar dugu ez zietela komertzialei enbidiarik izan beharrik.
Hurengoa noiz ospatuko den irrikaz geratu gara denok!