Koarentena garaian egiteko ideak garagardoaren inguruan
Garai arraroa bizitzea tokatu zaigu Covid-19aren ondorioz. Etxean geratu behar gara eta elkartearen izenean “etxe” hitza dugunez, hemen utziko dizkizugu egun hauetan egiteko hainbat ideia konfinamendua entretenigarriago bihurtzeko:
- Korniak eta beste ekipamendu guztia garbitu (ez zara libratuko).
- Lehengai ezberdinen inbentarioa egitea (maltak, lupuluak, legamiak, materialak, e.a.)
- Errezetak egiteko online topa ditzakegun software ezberdinak erabiltzen ikasi/hobetu.
- Eta horretan zaudelarik, errezeta berriak sortu geroago praktikan jartzeko.
- Lote txikitan gauza berriekin esperimentatu edota beste fermentatuekin saiatu (ezti-ura, ogia, txukruta edo saltsa mina, adibidez).
- Liburuak irakurri: asko daude dohainik direnak, denok behin gutxienez irakurri beharreko John Palmerren “How to brew”, adibidez.
- Blog ugari daude oso informazio interesgarria dutenak, gure gomendioa: elkarteko kide dugun Ferren bloga -> Los Chicos.
- Egin itzazu onlineko ikastaroak, hala nola Coursera edo Udemy plataformetan dohain edo oso merke topa daitezkeenak.
- Usaimena eta dastamena doi ditzakezu etxean dituzun garagardoekin dastaketa itsuak eginez.
- Beste dastaketa mota izan daiteke bideokonferentzia bidez lagunekin bat antolatzea (horretarako Jitsi Meet gomendatzen dizugu).
- Eta etxean garagardoa egitea, noski! :)
Gainera, Instagram, Facebook, Twitter, e.a.-rrez baliatuz, artisau garagardogile asko ekitaldiak antolatzen ari dira konfinamendua girotu eta atseginago egiteko; larunbatean bertan Drunken Bros-eko Mikelek euren Märzen berriaren dastaketa-aurkezpena egin zuen, eta denbora-tarte batez, birusetan pentsatu barik egon ginen. Gure partez, Facebookeko orriaren bitartez saiatuko gara enteratzen garen ekitaldiak zabaltzen.
Jada despentsa hustu baduzu eta supermerkatuko apaletan geratzen diren garagardoak edan nahi ez badituzu, hemen utziko dizkizugu online-denda duten brewery eta banatzaile batzuen link-ak, bai penintsula osoan zehar zein eremu txikiagoetan banatzen dutenak krisia dirauen bitartean:
- 15.000 Hops
- Beerbao
- Birrak
- Boga
- Drunken Bros
- Garagart
- Garagardotoki
- Garai
- Gross
- La Txika de la cerveza
- La Quince
- Laugar
- Naparbier
- Otsoak
- Península
- Tito Blas
- Urban Beer
- Zarautz
Hori bai: saiatu aurreikuspen egokia egiten, egunero zure etxera hurbildu beharra izan ez dezaten. Eta batez ere, neurriz edan ezazu, mesedez.
Animo danoi, gero eta gutxiago geratzen zaigu eta!