Inoiz baino etxekoago
Badirudi atzo izan zela etxean geratu behar ginela esan ziguten eguna, baina urtebete baino gehiago igaro da jadanik.
Elkartearen eskutik, indar handiz hasi ginen ia asteroko dastaketa birtualak egiten auzoko supermerkatuan topa genezakeen garagardoekin: Paulaner, Chimay, Guinness … Ez da aurrez aurre ikustearen ordezko, baina ahal genuena egiten saiatu ginen, eta zein ondo pasa genuen!
Horrez gain, garai gogorrak ere bizi ditugu: legamia garagardoa egiteko erabili ala ogia egiteko modan parte hartzea aukeratu behar izan baikenuen. Izan ere, badirudi kasu askotan ogiak irabazi zuela! Orain dela gutxi bidali dizuegun inkestaren arabera, ia erdiek azken urte honetan garagardo gutxiago egin duzue pandemiaren aurretik baino:
Ia denek egin dituzue on-line dastaketak eta beste gutxi batzuek Internet bidez ikastaroak egiteko ere aprobetxatu duzue denbora:
Horretaz gain, beste gauza asko egin dituzue:
- Youtuben hainbat bideo eta tutorial ikusi.
- Garagardo ekoizpenaren inguruan inoiz baino informazio gehiago irakurri.
- Lehen baino gehiago edan, ups… Esan nahi duguna da landa-azterketak eta katak egin dituzuela, hain gaizki pasa duten, eta orain pasatzen ari diren, brewery y brewpub-ei laguntzeko esperoan.
- Esperientzia eta ezagutzak ere partekatu dituzue beste homebrewer-rekin, txata gutxienez ez da egun batez ere isildu!
- Familiak ere hazi ere egin dira, zorionak ama eta aita berri guztiei (baita errepikatzen duzuen horiei ere!) :)
Batzordetik apurka-apurka gauza berriak nola antola daitezkeen ikusten ari gara, nahiz eta oraindik astero aldatzen diren murrizketekin nahiko korapilatsua izan.
Urte gogorra izan da guztiontzat, baina gutxi falta da, eta maiz esan dugun bezala, Starsan eskuan dugula gaindituko dugu pandemia!