Bueltan gara
Gauzak hobetzen doazenez, jarduerak antolatzeari jarraipena eman nahi diogu Legamia elkartetik.
Baduela aste batzuk bazkide eta ez-bazkide batzuen artean Flandes Red estiloko elaborazioa egin genuen eta orain fermentatzen ari da ardo beltzeko upelean. Dena ondo badoa, post berria idatziko dugu aurrerago.
Horrez gain, Drunken Bros-en taproom-ean estilo kata berria antolatu dugu azaroaren 20an, pandemia aurretik egin genuen Black&Deep elaborazioa dastatu eta konparatzeko. Pandemian zehar bideo-kata egin arren, aurrez-aurre prestatu dugu oraingoan. Datorren astean igoko ditugu bai argazkiak zein bi urtez euren momentua itxaroten egon diren garagardoen emaitzak.
Azkenekoz, ACCEk “Match Beer”-ari berriro ekin dionez, Legamiako bazkide eta ez-bazkide talde batek euren garagardo preziatuenak elaboratuko ditu txapelketan berrior nagusitu eta saria etxera ekartzeko helburuarekin. Horretarako gure kapitainaren gain dugu geure konfidantza osoa!