Dastaketa: Saison
Poliki-poliki, estilo konkretu baten inguruko gargagardoen dastaketekin jarraitzen dugu. Oraingoan 13 lagun elkartu ginen, haietako bi bazkide ez zirenak (errepika dezatela espero dugu :) ). Berriz ere, eskerrik asko Tegobiko jendeari, tokia lagatzeagatik.
Oraingo honetarako, Saison estiloa hartu genuen ardatz moduan, gure kide askori ilusio handia egin zien aukera. Garagardo estilo honek nekazal edo landa-izaera du, pikantea izateagatik eta bere legamia profil bereziagatik ezaguna da, etxeko garagardogileentzat erronka zirraragarria bilakatuz.
Beti bezala, BJCP-aren deskribapenarekin hasi ginen (estiloaz zer kexatu gintezkeen jakiteko). Laburpen tekniko batean esan genezake, estilo tradizionalean, garagardo mingotsak direla, fruitu erantsirik gabekoak, kolore hori-laranjakoak eta lauso samarrak, alkohol gutxikoak (bere historia dela eta), espezia ukitu sotilekin eta, batez ere, oso freskagarri eta lehorrak.
Dastaketa hasteko zenbait adibide komertzial probatu genituen:
- Saison Dupont (Brasserie Dupont): adibiderik klasikoenetakoa.
- Saison de Dottingnies (De Ranke): “modernoagoa”.
- Saison van de Bruwer (Brasserie de la Senne): Brett, bere onenean.
- Laurtza (Garai Agro Brewing): bertakoa.
Hauen ostean, maitasun handiz egindako etxeko garagardoak probatu genituen:
- Saison normala.
- Tomatearekin (purea egostean, azkeneko 15 minutuetan).
- Salbia, erromero, izpiliku eta mielenrama.
- Lituaniako legamia.
- Blend Saison, American eta Bret legamiekin.
- Saison-oinarria pomeloarekin birhartzitua.
Dastaketa bera esperientzia hezigarri eta goxoa izan zen. Pikoteorako zeozer eta artisau garagardo botilez gainezkako mahaiaren inguruan eserita, gure inpresioak partekatu, erabilitako osagaien eta elaborazio-tekniken aukerak eztabaidatu eta zaletasun hau partekatzen dugun pertsonen konpainiaz gozatu genuen. Saison garagardoei buruz ez ezik, garagardo prozesuak eta gure kideen sormena ezagutzeko aukera izan genuen.
Gure Etxeko Garagardogileen elkartea hazten eta sendotzen jarraitzen du, eta horrelako ekitaldiek partekatzen dugun grina eta konpromezuaren erakusgarri dira. Estilo eta teknika berriak aztertzen ari garen heinean, elkarrekin ikasten eta indartzen jarraitzea espero dugu.
Hurrengoak, urtarrilean (American Strong ale) eta maiatzan (Roggenbier) izango dira.
Garagardozalea bazara eta jakin-mina baduzu, Etxeko Garagardogileen komunitatean sartzera animatzen zaitugu. Garagardoa zaporetsuagoa da konpainia onean gozatzen dugunean.
Keep calm eta erabili lixiba._