Bizkaia eta bere inguruko garagardogileak gara, eta likido goxoaren elaborazioaren eta harekin erlazionaturiko guztiaren jakinnahia dugu komunean.
Elkartearen jatorria Asociación de Cerveceros Caseros Españoles foro edo eztabaida-lekuan du bere jatorria, bertan Bizkaia inguruko garagardogileok elkartu eta WhatsApp talde berria sortu genuen, bertokoen arten hitz egiteko.
2019an Bilbon ospatuko zen ACCE-ren Urteroko kongresua aprobetxatuz, 2018 urtean zehar Elkartea sortu eta legezko egin genuen, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorren inskribatuz.
Gure helburuak hauek dira:
- Bai etxeko esparruan bai garagargo-lantegi profesionaletan garagardoa egitearen kultura bultzatu eta garagardoaren munduko gauza ezberdinen bildumazaletasuna sustatu.
- Elaborazio era desberdinak berreskuratu eta erabili: bai metodo berriak bai tradizionalak ere.
- Garagardoaren ezaugarri osasungarriak gizarteratu eta hedatu.
- Garagardogileen artean elkarri laguntzeko espiritua bultzatu.
- Beste fermentatu batzuk landu eta ezagutarazi (hidromiel edo ezti-ura, gazta, ogia…).
- Jakintza, esperientzia eta egile-eskubide gabeko errezetak partekatu.