Below you will find pages that utilize the taxonomy term “covid”
Ekitaldiak
Bueltan gara
Gauzak hobetzen doazenez, jarduerak antolatzeari jarraipena eman nahi diogu Legamia elkartetik.
Baduela aste batzuk bazkide eta ez-bazkide batzuen artean Flandes Red estiloko elaborazioa egin genuen eta orain fermentatzen ari da ardo beltzeko upelean. Dena ondo badoa, post berria idatziko dugu aurrerago.
Horrez gain, Drunken Bros-en taproom-ean estilo kata berria antolatu dugu azaroaren 20an, pandemia aurretik egin genuen Black&Deep elaborazioa dastatu eta konparatzeko. Pandemian zehar bideo-kata egin arren, aurrez-aurre prestatu dugu oraingoan.
Ekitaldiak
Inoiz baino etxekoago
Badirudi atzo izan zela etxean geratu behar ginela esan ziguten eguna, baina urtebete baino gehiago igaro da jadanik.
Elkartearen eskutik, indar handiz hasi ginen ia asteroko dastaketa birtualak egiten auzoko supermerkatuan topa genezakeen garagardoekin: Paulaner, Chimay, Guinness … Ez da aurrez aurre ikustearen ordezko, baina ahal genuena egiten saiatu ginen, eta zein ondo pasa genuen!
Horrez gain, garai gogorrak ere bizi ditugu: legamia garagardoa egiteko erabili ala ogia egiteko modan parte hartzea aukeratu behar izan baikenuen.
Ekitaldiak
Koarentena garaian egiteko ideak garagardoaren inguruan
Garai arraroa bizitzea tokatu zaigu Covid-19aren ondorioz. Etxean geratu behar gara eta elkartearen izenean “etxe” hitza dugunez, hemen utziko dizkizugu egun hauetan egiteko hainbat ideia konfinamendua entretenigarriago bihurtzeko:
Korniak eta beste ekipamendu guztia garbitu (ez zara libratuko). Lehengai ezberdinen inbentarioa egitea (maltak, lupuluak, legamiak, materialak, e.a.) Errezetak egiteko online topa ditzakegun software ezberdinak erabiltzen ikasi/hobetu. Eta horretan zaudelarik, errezeta berriak sortu geroago praktikan jartzeko. Lote txikitan gauza berriekin esperimentatu edota beste fermentatuekin saiatu (ezti-ura, ogia, txukruta edo saltsa mina, adibidez).