Below you will find pages that utilize the taxonomy term “estilos”
Ekitaldiak
Dastaketa: Saison
Poliki-poliki, estilo konkretu baten inguruko gargagardoen dastaketekin jarraitzen dugu. Oraingoan 13 lagun elkartu ginen, haietako bi bazkide ez zirenak (errepika dezatela espero dugu :) ). Berriz ere, eskerrik asko Tegobiko jendeari, tokia lagatzeagatik.
Oraingo honetarako, Saison estiloa hartu genuen ardatz moduan, gure kide askori ilusio handia egin zien aukera. Garagardo estilo honek nekazal edo landa-izaera du, pikantea izateagatik eta bere legamia profil bereziagatik ezaguna da, etxeko garagardogileentzat erronka zirraragarria bilakatuz.
Ekitaldiak
Estilo-katak: Kölsch
Irailerako genuen Kölsch estilo-kata, Alemania aldeko estiloa, jazo zen hilaren azkenean.
Dastaketarako bertoko bi garagardo topatu genituen: La Salve eta Basqueland. Etxean egindakoen artean, 3 partaide ausartu ziren euren elaborazioak ekartzera!
Ekitaldiak
Estilo-katak: English Bitter
Facebooken iragarri genuen bezala, pasadan igandean Algortako Txinuk tabernan elkartu ginen English Bitter estiloko kata egiteko asmoarekin.
Lau garagardo komertzial dastatu genituen: Bombardier Beer, Fuller’s,Young’s Beer eta Mala Gissona eta Drunken Bros-en arteko lankidetza bat.
Partaide batzuk euren etxean egindako hainbat garagardo ere dastatu genituen, eta aitortu behar dugu ez zietela komertzialei enbidiarik izan beharrik.
Hurengoa noiz ospatuko den irrikaz geratu gara denok!